XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai; berria ikastetxean eta berria herrian.

- Bi aste dela aldatu ginen hona.

- Lehen Vigo-n bizi ginen.

Tematuta zirudien behinik behin bere buruaren inguruko informazio oinarrizkoa ematen, ze berehala ekin zion ia telegrafikoki azaltzeari berak gertatutakoaren laburpen ontzat jotzen zuena.

- Izan ere, gure aita LAGASAra etorri da lanera, esne-fabrikara, eta denok etorri behar izan dugu.

- Neba txikixeagoa daukat; aurten laugarren maila egingo du eta ikastetxe honetan bertan egongo da.

- Pisu alokatuan bizi gara, Postetxeko bulegoen gainean.

- Zuk Raquel duzu izena, ezta?

- Ni Ana naiz, entzun duzu; lagun onak izatea espero dut.

On Ramonek, gure tutoreak, bukatuta zeukan gu banatzeko lana eta zutik zegoen, bere mahaian bermaturik, guk noiz isildu eta arreta apur bat jarriko.

Beraz, keinua egin nion buruaz Anari, berriketa gerorako uzteko eta entzuteko.

Isiltasuna egin zenean, on Ramonek ongi-etorria eman eta azaltzen hasi zitzaigun zer espero zuen guregandik aurtengo ikasturtean.